Johnny Depp: Begirada goibeleko matxinoa
Ixila, lakonikoa eta tristea. Iluna eta bakartia. Estrainioa bezain erakargarria. Zinema izar izateari uko egin zion
aktore on bihurtzeko. Hollywoodeko amets prefabrikatuen distira faltsua baino areago, Tim Burton bihurriaren amesgaizto erromantikoak zituelako maite. Nolanahi ere, askatasunaren bidea malkartsua den arren, patuak irribarre egin dio ia beti begirada goibeleko errebeldeari.
Kentuckyko Owensboro herrixkan jaio zen Johnny Depp duela 37 urte. Mukizu bat besterik ez zela, eskola utzi eta musikaren munduan murgildu zen. The Kids taldea osatu eta gutxira, Los Angelesera abiatu zen arrakasta erdiesteko asmoz. Porrot egin zuen, ordea. Hogei urterekin, Lori Allison makilatzailearekin ezkondu eta haren bitartez, Nicolas Cage aktorea ezagutu zuen. Coppolaren iloba Johnnyren adiskide egin zen eta paper txiki bat lortu zion "A Nightmare on Elm Street" (1984) beldurrezko film mitikoan.
Sei urte geroago, arrakastarekin ezezik, maitasunarekin ere tupust egin zuen Tim Burtonen "Edward Scissorhands" maisulan zirraragarrian. Hollywoodeko exekutiboei arima saldu ordez, John Waters, Emir Kusturica, Lasse Hallström, Jim Jarmusch eta Terry Gilliam bezalako zinemagile independienteekin lan egitea hobetsi zuen, baina. Winona Ryder ederrak, berriz, bihotza gatibatu zion eta euren arteko maitasun hilezkorra aldarrikatzeko "Winona Forever" leloa tatuatu zuen gorputzean.
Maitasuna higatu ahala, aktore madarikatu bilakatuz joan zen Johnny malenkoniatsua. Hala, bere bizitza eskandaluen lokatz artean galtzear egon zen sarri. Apurka-apurka, baina, baretuz joan da outsider errebeldea. Lily-Rose Melodyk, Vanessa Paradis abeslari frantziarrarekin eduki duen alabak, xamurtu duela dirudi. Dena dela, Hollywood -maitale baztertu eta mendekari lez- bere traizioa ordainarazten ari zaio egun. Depp, ordea, ez da damu: "Ez nuen sex-symbol bat izan nahi. Ezta aktore serio bat ere. Lon Chaney bezalako bigarren mailako aktore duin bat baizik. Hori zen eta hori da ene amets bakarra".