John Parish
musikariaren laguntzarekin egin du Maika Makovski abeslariak bere hirugarren diskoa. PJ Harvey-rekin antzekotasunak ditu Makovskik, eta hori dela-eta, asko dira bi musikariak alderatzen dituztenak. Lan berria Britainia Handian kaleratuko du hil honetan. Makovski Palman jaio arren, Bartzelonan eta New Yorken bizi izan da luzaroan.