Joan

Patxi Zubizarretaren eleberriari Joserra Senperenaren musika eta Thomas Caneten irudiak gehitu behar zaizkio, Joan liburu + DVDa baita. Dei baten ondorio den Portugaldik Zuberoarako bidaia kontatuko digu idazle ordiziarrak, piano doinuz. Baita samurki kontatu ere. Halabeharraz estaltzen den erabakia da, ordea, joan-etorri oro, eta Mario protagonistak ere erabaki behar izan du joan ala geratzearen artean. Liburuaren azalean agertzen diren moduko errailek lotzen dituzte finean bideak.