Jimdo

Web orrialde bat azkar eta modu sinplean garatzeko aukera eskaintzen du Jimdok. Orrialdea Jimdo zerbitzuaren barnean alokatuko litzateke, eta beraz, gureorrialdea.jimdo.com tankerako helbidedun orriak sortzen ditu. Orrialdea goitik behera aplikazioaren bitartez diseinatu eta edukiz bete dezakegu. Web garapenean adituak ez direnentzat interesgarria izan daiteke. Android eta iOS plataformentzat garatuta dagoenez, tabletetan instalatzea gomendatzen da erosoago lan egiteko.