Jet Plane and Oxbow
Kolaborazio bat egiteko xedearekin jaio zen Will Sheff eta Jonathan Meiburgen proiektua da Shearwater. Haatik, bikoteak hamarkada batez saritu gaitu dagoeneko zazpi diren estudioko lanekin. Jet Plane and Oxbow lanak badu aurrekoek baino kutsu elektronikoagoa. Hala ere, ez dute oinarri organikoaren arrastoa desitxuratu, are gehiago, soken melodia aurreko lanetan baino abiapuntu egonkor eta inguratzaileago batetik aldarrikatzen dutela esango nuke: bien uztartzeak forma hartzen du, adibidez, A Long Time Away izeneko kantan. Erraz gogoratu daitezkeen riff eta estribilloen arrastorik ez du, euren ibilbideko lanik borobilenetako eta egonkorrenak.