Jesse Owens martxan da

Atleta estatubatuarraren bizitza iruditan jarriko duen filma errodatzeari ekin dio Stephen Hopkins (The Life and Death of Peter Sellers, 2004) zuzendari jamaikarrak. Filmak Race izango du izenburua, eta Stephan James aktore kanadiarrak gorpuztuko du Owens. Alboan izango ditu Jason Sudeikis (Hall Pass, 2011) eta Jeremy Irons, atletaren entrenatzaile Larry Snyderren paperean lehenengoa, eta 1936ko Olinpiar Jokoak Berlinen izan zitezen lanean aritu zen Avery Brundage AEBetako Komite Olinpikoko kidearen azalean bigarrena.