Jazz Magnetism
Violadores del verso rapeatzaile zaragozarrek ez dute diskorik atera aspaldian; taldekideak, ordea, bakarka ari dira grabatzen. Gaurkoan Kase.O flowaren jaun txit gorenak aurkezturikoa dakarkit, funka eta jazza raparekin jorratu baititu Ibarrak oraingoan. Ez da mota honetako lehen diskoa, baina bikaina da. Era berean, apostolu honek duen erritmoa, melodia, eta poesia idazteko eta kantatzeko era beste munduko ezer ez bada ere, nabari da erraietatik ateratzen duela artea. Saxofoia, bateria, baxua, gitarra elektrikoa eta ahotsa. "Me pulo MCs sin hacer nada, solo con lo escrito hasta ahora" dio, eta ez zaio arrazoirik falta.