JAZPANA JAIALDIAK AGUR ESAN DIGU
Aurreko urtetik zebiltzan Jazpana jaialdiaren amaiera iragartzen zuten zurrumurruak, bada azkenik baieztatu dira: Aurten ez da Jazpana Fest-ik izango.
Ez da inoiz horrelako erabaki bat hartzerakoan arrazoi bakarra egoten eta kasu hau ere ez da salbuespena. Gaur Jazpanaren sare sozialetan argitaratu duten testuak dioenez arrazoietako bat errelebo falta izan da. Urtez urte jende berria sartzen joan baldin bada ere jarraitu nahi duen jende gutxiago dago jarraitu nahi duena baino. Bestetik, horrelako munstrotzar bat bizirik mantentzeak dakarren nekea aipatzen dute, bi egunetan ospatzen den jaialdiak atzetik urte osoko lana eskatzen baitu. Eta noski, horrelako proiektuak beti datoz zailtasunez lagundurik eta batez ere zailtasun ekonomikoez: “Jaialdia doakoa izateak esan nahi du jaialdira arte bermatuak ditugun diru sarrerak udalak zein beste zenbait pribaturengandik jasotzen ditugunak direla, gainerakoa barratik ateratakoarekin ordaintzen da.”
Haatik, beharbada arrazoi handiena desilusio edo desengainua izan da: “Jende askorentzat Jazpana oso jaialdi maitatua den arren, ez dugu lortu beste askorengana iristea.” Halere, ez dituzte ateak guztiz itxiko, ez dute elkartea desegingo, zerbait xume edo txikiagoarekin bueltatzeko aukera irekia utzi dute.
Beasainen 10 urtez ospatu den jaialditik izen handiko hainbat talde igaro dira, hala nola: Belako, Toundra, Rufus T. Firefly... eta talde txikiagoei ere ahotsa eman die, hainbat talde interesgarri ezagutzeko aukera oparituz musikazaleoi. Milesker mimoz egindako jaialdiarekin urtez urte musikaren garra bizirik mantentzeagatik. Laster arte!
Irakurri jatorrizko testua hemen.