Jazarpen digitala eta porno mendekua zigortuko ditu Mexikok Olimpia legearekin

Jazarpen digitala eta porno mendekua jasaten duten biktimak babestuko ditu Olimpia legeak eta komunikabideetan diskriminazio sexista ere zigortuko du.

Emakumeak babesteko beste pausu bat eman du Mexikok indarkeria digitalaren esparruan: pasa den astean, aho betez, 87 botorekin, senatuak Olimpia legea onartu zuen jazarpen digitala eta diskriminazio sexistarekin sareetan amaitzeko xedez.

Alde batetik, jazarpena tipifikatu eta zigortzen du, mehatxuak, irainak eta informazio pribatuaren urratzea; baita eduki sexualeko datuak zabaltzea biktimaren oniritzirik gabe. Ez du axola materiala benetakoa den edo eraldatua dagoen. 

Bestalde, indarkeria sexista mediatikoa ere zigortzen du. Hau da, estereotipo sexistak komunikabideetan, streaming plataformetan edota mezuak bidali eta jasotzeko tresnetan indartu eta zabaltzea

Teknologien erabileran indarkeria digitala muga bat da komunikazio eta informaziorako eta horrek ondorio psikologikoak, emozionalak eta sozialak izan ditzake biktimarengan, bere giza eskubideak mugatuz, adierazi zuen Genero Berdintasunaren aldeko organismoak. 

Beraz, zein da aplikatuko dituen zigorrak jazarpen digitalaren aurkako lege honek? Olimpia legeak sei urteko espetxe zigorra aplikatuko du. Gainera isunak ere ezarriko ditu indarkeria digitala burutzen dutenei. Horren barruan sartzen dira pertsonen, eta batez ere, emakumeen identitatea lau zabaltzen dituztenentzat zigorrak ere. Zigorrak handitu egiten dira bikotekidea bada delitua burutzen duena edo biktimarekin harremanen bat duen pertsonaren bat. 

Komunikabideentzako ere zigorrak
Erreforma honek indarkeria mediatikoa ere zigortzen du estereotipo matxistak modu zuzenean edo zeharka lantzen badira. Emakume eta haurren aurkako biolentziaren apologia egiten duten mezuak zabaltzea zigortuko d: mezu baztertzaileak edota emakume eta haurrei mina egiteko zabaltzen direnak.
 
Lege berri honen bultzatzailea
Herri guztiak kritikatzen zuen bideo sexualeko "gizen ona" izatetik Mexijoko Estatuak nire izenarekin lege bat onartzera igaro naiz, esan zuen Olimpia Coral Melok albistea jakin ondoren. 

Bera biolentzia matxista digitalaren eta porno mendekuaren biktima izan zen, eta bere kasua nazioartera zabaldu zen lege honi izena emanez. Olimpiak bere buruaz beste egitea ere erabaki zuen bera azaltzen zen bideo sexual bat zabaldu zenean. 

Bere familiak albistea jakin zuenean bere amak babes osoa azaldu zion: Guztiok egiten dugu txortan. Zure lehengusuak txortan egiten du, zure ahizpa edo arrebak txortan egiten du eta nik ere bai. Ezberdintasuna da zuri txortan ikusi zaituztela, horrek ez zaitu pertsona txar edo kriminal bihurtzen. 

Adierazpen horien ostean ulertu zuen sexualitatea askatasun osoz bizitzea ez zela arazoa. Arazoa gizartean zegoela ulertu zuen eta arazo hori emakumeenganako indarkeriak iraunarazi egiten duela.