Jarmusch ere modara

AEBetako zuzendari independenterik laudatuenetakoak martxan du hurrengoa: Only Lovers Left Alive. Preso, taxista, hiltzaile edota samurai istorioak kontatu ostean, azkenaldian moda-modan dauden banpiroak hartuko ditu hizpide oraingoan Jarmuschek. Tilda Swinton aktore bikainari The Limits of Control (2009) filmean paper txiki baina interesgarri bat eman ostean, banpiro protagonista izateko aukera eskaini dio zuzendariak. Mia Wasikowska, John Hurt eta Tom Hiddleston ere tartean izango dira.