Japoniak produktibitate ezarentzat irtenbidea aurkitu du: egin beharrekoa amaitu arte ateratzen uzten ez dizun kafetegia
Japonian leku bitxi ugari existitzen dira, baina Tokion badago bat berebizikoa dena. Koenji barrutian kokatua dago eta bere irekierak zeresana eman du. The Manuscript Writing deitzen da kafetegia eta epe muga bat duten zereginak garaiz bete ditzazun lortuko du, ez baitizu ateratzen utziko hauek burutu arte.
Hamar lagunentzako edukiera du soilik. Bertan, adreiluzko horma atseginen artean horrenbeste kostatzen ari zaizun zeregin hori bukatzeko aukera izango duzu. Horretarako, beharrezko tresna guztiak aurkituko dituzu bertan: kafea, WiFi-a, kargagailuak, kafea, entxufeak eta kafe gehiago, zure gorputzak ez dezan etsi.
Kafetegiaren taberna informal baten moduan dekoratua dago. Baina ohar bat ere badago bertan: "The Manuscript Cafe-ra sarbidea zerbait idazteko epe muga bat dutenek dute soilik, kafetegiaren kontzentrazio maila eta atmosfera mantendu daitezen. Milesker ulertzeagatik".
Hauek dira lokalaren arauetako batzuk:
-Bertan sartzean, harrera-lekuan lana amaitzeko idatzi zenbat hitz behar dituzun eta noizko idatzi beharko zenukeen testua apuntatu behar da.
-Bertako arduradunak lana zer moduz doan galdetuko dizu ordubete pasatzen den bakoitzean.
-Ez da kafetegitik ateratzea posible izango proiektua bukatuta eduki arte.
Bezeroek, ia begirik altxa gabe, idazten dute euren ordenagailuetan, epe muga batek dakarren estresa kolektiboki sentitzeak bultzatuta. Bertako langileek ez dute inor ateratzen utziko zeregina bukatua izan arte edo kafetegia ixteko ordua iritsi arte.
Dirudienez, bezeroek "ikastaro" ezberdinen artean aukeratu dezakete. "S ikastaroak" modu oldarkorragoan estutuko ditu bezeroak, aldiz "M ikastaroak" modu gozoagoan.