Janire Fragua: «Kirolariak gustuko ditut beti sasoian daudelako»
Urrian zazpi urte beteko dira Janire Fragua (Leioa, 1983) Bartzelonara iritsi zenetik. Kirol kazetari gisa hasi zen arren, 2009tik Kataluniako hiriburuko gaurkotasunaz aritzen da ETBko albistegietan.
Uztarik hoberena, han edo hemen?
Etxean bezala, toki gutxitan!
Zerk limurtzen zaitu?
Musika erromantikoak girotutako ardo gorri on batek, itsasotik gertu.
Eta aldiz, zer ezin duzu irentsi?
Kirol faborito gisa pisuak altxatzea duten mutilak.
Nolakoa izan behar du zu konkistatu nahi zaituenak?
Irekia, dibertigarria eta bihotz onekoa. Noski, begirada sakona eta ederra ere beharko du. Gehiegi eskatzen ari al naiz? Kar, kar.
Sexurako zer nahiago: Kataluniako berotasuna edo Euskal Herriko freskura?
Bartzelonara etorri eta nire herriko mutil batekin bukatu dut. Erantzutzen al dizu horrek?
Tira, zein da inoiz bota dizuten piroporik politena?
Ez dut gogoratzen, baina ziur ez zela Euskal Herrian izan!
Eta lizunena?
Film porno bat egitea proposatu zidaten. Helburua piropo moduan hartzea zen, baina, ez zidan graziarik egin.
Nor nahiago: kameraren beste aldean daudenak edo zelaian jokatzen dutenak?
Kirolariak gustuko ditut beti sasoian daudelako. Kameraren beste aldean daudenek berriz, uda gerturatzen denean bakarrik izerditzen dute.
Behin ukatu zenuen, baina orain, onartuko al zenuke proposamen morbosorik?
Oso gustura nago nire gorputzarekin, baina ez nintzateke eroso sentituko kamera aurrean biluzik. Naturaltasuna faltako litzaidake.
Amaitzeko, sexu kontuetan nola dago Bartzelonako panorama?
Erreferentzia gutxi dut, baina ikusitakoaren arabera, ez da zaila Bartzelonan ligatzea. Hori bai, oporretan daudenekin edo bertan lan egiten duten atzerritarrekin ligatzea omen da errazena.