James Cameron-ek "Titanic" filmari buruzko eztabaida famatuari amaiera jarri dio
"Gaur dakidana jakin izan banu taula txikiagoa egingo nukeen" adierazi du James Cameron-ek.
Zinemazaleen eta ez horren zinemazaleen eztabaida izan da urte askoan Titanic filmaren amaiera. Urteetan zehar hamaika teoria sortu dira DiCaprio bizirik atea ahal zitekeen ala ez baieztatzen dutenak. Ba al zegoen leku nahikorik egurrezko taula zatian Rose eta Jack-entzat?
Orain dela hilabete batzuk, pelikula famatuaren zuzendaria izan zen James Cameron-ek iragarri zuen zientzia ikerketa bat enkargatu zuela guzti honi amaiera jartzeko. Ikerketa horren bitartez Leonardo DiCaprio-k taularen eszenan ezin zuela biziraun frogatu nahi zuen... baina ez du lortu.
Gogoratu dezagun zehazki eszena: Titanic ontzia ondoratu ostean, Rose-ek egurrezko ate baten gainera igotzea lortzen du. Jack, ozeano izoztuan murgilduta, bere alboan hipotermiaz hiltzen da. Teorian ateak ezingo zukeen Rose eta Jack-en pisua jasan.
Askok diote ordea, egurrezko taulan bazegoela bientzako tokia eta biak bizirik atera zitezkeela.
Teoria izugarri eztabaidatua izan da, hain da horrela hainbat telebista programa batean eszenaren fisika proban jartzera iritsi direla. Adituen ustez, bikotea bizirik ateratzeko, Rose-k bere salbamendu-jaka atearen azpian lotu beharko, zukeen aingura moduan, honen flotagarritasuna ziurtatzeko. Honela, bien pisuak ez zukeen taula hondoratuko.
Neil deGrasse astrofisikari ezagunak ere eszena aipatu izan du: "Arrakastarekin ala gabe, behin baino gehiagotan saiatuko zatekeen Jack bertara igotzen. Bizirauteko sena pelikulan erakusten dena baino indartsuagoa da, batez ere pertsonaia horretan".
Eztabaida guztiekin amaitzeko asmoz, Cameronek ikerketa baten mandatua egin zuen. Hiru proba burutu ziren, bikotea salmamendu-txalupak iritsi arte, bizirik iraun zezaketen ala ez frogatzeko.
Lehen frogan teoriarik eztabaidatuena gezurtatu zen. Nahiz eta taulan bientzat lekua egon, horrek gehiago ondoratuko zukeen egurrezko atea eta bien gorputz zati batzuk ur hotzetan egongo ziratekeen.
Bigarren proban ordea, duda sortzen da. Nahiz eta euren gorputzen erdiak uretan egon euren bizi-organoak urtetatik kanpora mantenduz, adibidez hankak bakarrik edukiz uretan, ordu asko egin zitzaketen bizirik.
Alta, azken proban aurkitu dira dudarik gehienak. Hain da horrela, Cameronek berak onartu duela amaiera beste bat izan zitekeela. Proba honetan, adituek pelikulan gehietzen ez den detaile bat gehitzen dute: Rose-k bere salbamendu-jaka Jack-i ematen dio. Emaitza ikusi ostean Cameronek honakoa esan zuen: "Hori egin izan bagenu salbamendu-txalupak iritsi arte iraungo zukeen. Jack bizirik atera zitekeen, baina aldabera pila daude. Nik uste bere pentsamendua hau izan zela: Ez dut bera arriskuan jarriko duen ezer egingo. Hori da da pertsonaiaren nortasuna %100ean".
Eta zuk zer uste duzu? Zentzua duela Cameronek dioenak edo zinema munduko heriotzarik ekidingarrienetakoa dela Jack-ena?
