Jamaikako musikaren aitabitxiak Bilbon

1964an sorturiko Skatalities beteranoek kontzertua joko dute Bilboko Kafe Antzokian azaroaren 3an. Jamaikan sorturiko ska, reagge, dub edo ragga mugimenduen lehen hazia izan zen talde honen musika.


Ska eta satelite hitzen baturatik dator taldearen izena, ska talde bat da beraz, baina baita hori baino askoz gehiago ere. Taldea osatu aurretik jazz-a rhythm bluesa eta afrikak erroko doinuak landu izan zituzten bakoitzak bere aldetik. Eta sortu zutena zerbait berezkoa eta berezia izan zen. Sekulako ospea lortu zuten irlan eta gerora etorriko ziren Bob Marley, Peter Tosh, Bunny Wailer, Mayals eta enparauekin, guztiekin partekatu izan zituzten eszenarioak. Jamaikako musikaren aitabitxitzat hartzen dira, beren ska horren garapenetik sortu baitziren reggaea, duba, ragga eta irlan hamarkada hartan sorturiko mugimendu guztiak.


Don Drummond (tronboia), Tommy McCook (flauta), Roland Alfonso (saxo tenorra), Lester Sterling (saxo altua), "Dizzy Johny" Moore (tronpeta), Lloyd Brevet (baxua) Lloyd Knnibb (bateria), Jackie Mittoo (pianoa eta organua) eta Jah Jerry Haines (kitarra) izan ziren taldearen jatorrizko partaideak, baina gerora hamaika aldaketa izan ditu urte guzti hauetan.

Lehenengoa 1965an bertan; taldeko liderrak, Don Drummond-ek emaztea erail zuen eta psikiatriko batean bukatu zuen. Lehen kolpe latz hori gainditzeko bi urte geldirik egon ondoren, martxa hartu eta 28 disko argitaratu dituzte gaur arte. Azkena Treasure Isle 2009an.

Oraintsu Lloyd Knibb jatorrizko bateria jotzailea zendu da eta haren omenez egingo dute Bilboko emanaldia. Taldeko liderra Lester Sterling saxo-jotzailea da egun, eta Val Douglas (baxua) eta Kevin Batchelor (tronpeta) ekarriko ditu berarekin besteak beste.

Historia ez ezik kalitate ikaragarria dute, merezi du ezagutzea.