Jaiotzetik bereizita

Jaiotzetik bereizita Haurrei txikitatik irakasten zaie bi kategoriatan banaturik daudela; neskak eta mutilak. Dena den, geroz eta gehiago dira banaketa horrekin amaitzeko prest daudenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jaiotzetik-bereizita/@@download/image/img_8555.jpg
2017/09/13
albiste-laburra
Haurrei txikitatik irakasten zaie bi kategoriatan banaturik daudela; neskak eta mutilak. Dena den, geroz eta gehiago dira banaketa horrekin amaitzeko prest daudenak.

Ume berri bat mundura datorren bakoitzean, bere gurasoei egingo zaien lehen galderetakoa honakoa izango da; neska ala mutila da?

 

Jaiotzen garen unetik, hanka artean dugunak gizartearen talde batean edo bestean kokatuko gaitu. Hala, neska etiketa dutenak arrosa koloreko mundura eramango dituzte, soinekoekin jantziz eta printzesen istorioekin elikatuz; mutila etiketa dutenak aldiz, urdin koloreko mundura joango dira, ez dute sekula gona bat jantziko, eta super heroiekin jolastuko dira.

 

Banaketa hau pixkanaka difuminatuz doan arren, oraindik ere guztiz banatuta daude dendetan mutil eta neskentzat diseinatutako arropa eta jostailuak. Txikitatik horren banaturik egonda, heldutasunera iristean zaila egiten da banaketa horrekin haustea. Baina, zergatik banatu behar dira haurrak? Ze behar dago?

 

Argi dago horren atzean negozio handi bat ezkutatzen dela, heldutasuneraino iristen dena. Baina gizartea bitan klasifikatzeko sistema geroz eta zaharkituago gelditzen ari da, generoaren kontzeptua difuminatzen hasi baita.

Horretaz konturatzen hasi dira hainbat enpresa, eta unisex arropak edota kolore banaketarik gabeko jostailuak diseinatzen hasi dira. Bestalde, geroz eta gehiago dira neska edo mutilentzat bereizitako jostailuak saltzeari utzi dioten dendak. Honen helburua erraza da; neska eta mutilen arteko harremanak naturalagoak izatea, hanka artean dutenak mugatu gabe.