Jaiotzeagatik gurasoak auzitara eraman?

Ezagutu modako filosofia berria; antinatalistak.

Raphael Samuelek 27 urte ditu, indiarra da eta gurasoak auzitara eraman berri ditu. Arrazoia? Jaiotzeko baimenik ez eskatzea. Samuelek gurasoak salatzea erabaki du, ez ziotelako galdetu jaio nahi zuen ala ez. Ez da broma; antinatalistatzat du bere burua. Zer da hori? Modan jarri den filosofia honek gizakiaren desagerpena defendatzen du, eta jaiotza berriak kondenatu.

Antinatalisten esanetan, planeta babestu nahi badugu haurrak izateari utzi beharko genuke berandu baino lehen. Korronte filosofiko honen oinarrian daude Schopenhauer eta Zapffe pentsalariak. Samuelen esanetan, gurasoek haur bat izatea erabaki izana "erabat berekoia" da, eta "arduragabekeria" izan zela salatu du. Eta zuk, zer uste duzue?