Jaioberrien antzera

Estresari eta tentsioari aurre egiteko modu berria aurkitu dute Txinan: ama esnea edatea. Xinxinyu Household Service Company enpresa banatzaileko kudeatzaileek azaldu dutenez, bezero gehienak negoziogizon aberatsak izaten dira, eta zuzenean emaileen bularretatik edan dezakete, edota estraktore batetik. Prezioak ikaragarri garestiak omen dira.