Jackass: The Movie *

MTV telebista kateko Jackass saio polemikoaren bertsio zinematografikoa da. Bertan, Johnny Knoxville eroak gidatutako freaky talde bitxi batek ustez oso barregarriak diren astakeriak egiten ditu. Euren buruari su ematea, barrabilen erresistentzia egiaztatzea edo istripu ikusgarriak eragitea dira basakeri horietariko batzuk. Ikuskizun hutsal, nardagarri eta ergela da oso. Baina arrakasta izugarria omen du. Zarama-telebistako ekoizpenik kerratuenak atsegin dituzuenontzat soil-soilik.