J. J. Abramsen azken misterioa

Lost telesaila amaitu berritan, J. J. Abramsen ondorengo proiektuaren berri izan dugu. Spielbergek berak ekoitzita, Super 8 izeneko filma idatzi eta zuzenduko du udazkenetik aurrera. Filmatzen hasi aurretik, baina, jada trailer halako bat ikus daiteke Interneten; "filtratu" egin omen da. Cloverfield (2008) berritzailearekin ondo erakutsi zuen Abramsek ikusleen jakinmina pizten maisua dela. Irudietan ikus daitekeena: 1979an, AEBeko armadak material arriskutsuak garraiatu behar ditu leku seguru batera. Trenak istripua du ordea...