Izarretako gerren prezioa
Star Wars zale sutsuen artean, euren idoloak gogoratzeko gauza harrigarri mordoa ikusi dugu. Tamalez, horiek ez dira debalde. Galde diezaiotela bestela Dave Oldburyri. 1.700 euro gastatu ditu dagoeneko besoetan Darth Vader, Obi-Wan Kenobi, Luke Skywalker eta Leia Organaren aurpegiak tatuagatzeagatik. Eta horri merchandaisingean dagoeneko gastatu dituen 143.000 euroak gehitu behar zaizkio!