Izarren distiraz gozatzeko
Espaziotik egindako argazkietan askotan ikusi dugu gauez, hiri eta herrietan, argi pila dagoela. Argi horiek bi arazo sortzen dituzte. Batetik, energia kontsumoak gora egiten du, eta ondorioz, CO2 gehiago askatzen da atmosferara. Bestetik, izarrak ikustea galarazten du. Europako Batasuneko eta AEBetako astronomoek Zeru iluna izeneko programa martxan jarri dute arazo hau saihesteko. Besteak beste, zientzilariek hiri eta herrietako argien intentsitatea murriztea proposatu dute.