Izar berria jaio da
Erresuma Batuan ezaguna zen, baina mundu mailan, ez zen inor. Eta orain, sekulako izarra bihurtu da. Horixe gertatu zaio Dev Patel aktoreari, Danny Boyle zuzendariaren Slumdog millionaire filmari esker, planeta osoan ospetsu egin den ogi-pusketadun mutilari. Oscarretako zurrunbiloarekin nahikoa ez, eta orain, M. Night Shyamalan zuzendariak aktore hindu-britaniarra fitxatu du The last airbender proiekturako. Martxoan hasi ziren Groenlandian pelikula filmatzen. Hori da hori bizimodu aldaketa!