IX. ARROSA JARDUNALDIAK
Oreretan izango dira jardunaldiak, martxoaren 28an.
2012an lehen aldiz ospatu ziren Arrosa Jardunaldiak Bergaran, Arrosa Irrati Sarea osatzen zuten zenbait irratietako kideen ezagutza tekniko eta bestelakoak elkartrukatzea helburu. Orduz geroztik, Zarautz, Gernika, Bilbo, Gasteiz, Baiona, Ondarru eta Zumarraga-Urretxu herrietan ospatu dira Arrosa Jardunaldiak, hurrenez hurren.
2019/20 ikasturte honetan, Oreretako Zintzilik irratiak 35 urte betzen dituela aitzakia hartuta, Oarsoaldeko Orereta (Gipuzkoa) herrian izango dira Arrosa Jardunaldiak, martxoaren 28an, goizeko 11:30tatik aurrera. Eguna bi zatitan banatua dago, goiz eta arratsalde, arlo teoriko-praktikoa eta arlo ludikoa. Hitzaldiak eta taielarrak goizean, bingo musikala, karaokea eta kontzertuak bazkal ostean. Eta guztia, Oreretako zenbait txoko ezberdinetan.
11:30 Hitzaldi eta tailerrak
- “Irratigintza eta hizkuntza ez-sexista” (Mikelazulo)
- “Radio Enlace sistema praktira eraman. 5GHz frekunentzia librean” (Gaztaiño auzoko egoitza berria)
- “Zer da Podcast bat? Tailer teoriko-praktikoa” (Zintzilik irratia)
14:30 Bazkaria (Bukagaitz auzo elkartea)
17:00 Bazkalostea
- Arrosako bingo musikala
- Karaokea
21:15 Kontzertua (Niessen aretoa) :
Floxbin + El Quinto con Tenedor + Fetitxe
Jardunaldietan parte hartzea doakoa eta erabat librea da, eta irratigintza maite duen oro dago bertara gonbidatua. Eta irrati bat martxan jarri nahi duen lagunarte edo kolektiboak ere ongi etorriak izango dira. Finean, Arrosa Irrati Sarearen helburua Euskal Herriko irrati ezberdinak saretzea baita.