Ivan Zabalegi
Nire izena du Ivan Zabalegi irundarraren bakarkako proiektuak. Lisabö taldeko bateria-jotzaile ohiaren estreinako diskoa Hamabost deituko da. Rock eta alt-country doinuak dituen diskoan audientziarentzat aski ezagunak diren Zabalegiren hainbat senide eta lagun minek parte hartu dute. Bonberenea estudioetan gorpuztu den diskoan parte hartu dute: Ander Zabalegi (Sacco taldeko bateria-jotzailea), Mikel Lopez Ereñozaga (The Inductions taldeko gitarra-jotzaile eta ahotsa), David Martinez Zabalegi (Naica taldeko baxu-jotzailea) eta Karlos Osinaga eta Javi Manterola lisabötarrak. Azalaren diseinua Ramon M. Zabalegik egin du Kakun Rubiok ateratako argazkiarekin.