IV

Metal alternatiboak 90eko hamarkadan hartu zuen izena Korn, Coal Chamber edota Deftones bezalako taldeekin. Earthone9 ingelesek ere beren lekua topatu zuen batez ere Arc’Tan’Gent diskoa atera ondoren. Taldea berehala desegin zen, baina orain, hamahiru urteren ostean, itzultzea erabaki dute. Karl Middleton abeslariak taldearen izaeraren oinarri izaten jarraitzen du, garraxi eta zati melodikoak tartekatuz. Azken tarte hauen presentzia eta ondoriozko kutsu komertziala nabarmena da. Oro har, gainbeheran erori zen generoa gogora ekartzeko balio dezake IV honek, baina ekarpen handirik gabe.