IV
Aukeratu leku atsegin eta erosoa. Deskonektatu mugikorra eta sakatu play. Berehala, ahots leun eta geldoa entzuten hasiko zara. Utziozu ahotsari zu inbaditzen. Ondoren, datorren riff sabbathianoan jarri arreta eta irudikatu espazio infinitua. Zure gorputza erlaxatzen ari dela sentituko duzu. Trantzean zaude, ezin duzu psikodeliatik aldendu, eldarniozko atmosfera erabat kutsagarria da. Oraindik aurkitu ez diren planetak ezagutuko dituzu. Hipnositik itzartzean, disko bikain bat entzutearen onurak sentituko dituzu tanpez, eta honelako uneengatik eskerrak ematea besterik ez zaizu geldituko.