Itsuak bai bista!

Itsu batek zur eta lur utzi ditu Milwaukeeko (AEB) Tripoli Country Club golf zelaiko bazkideak. Worth Delton itsuak kolpe bakar batez pilota zuloan sartzea lortu zuen… 114 metroko distantzian! Protagonista bera ikusleak baino txundituago geratu omen zen egindakoa jakitean, nora bota zuen ere ez zekiela aitortu baitzuen.