Itsasoaren igoerak ez du etenik

NBEko adituek diotenez, ez dago atzera bueltarik.

Klimaren krisia denon ahotan dagoen aste beran, NBEak honako albistea argitaratu du; itsasoaren maila etengabe ari da igotzen, eta dagoeneko ez dago atzera bueltarik. IPCCko (Intergovernmental Panel on Climate Change) adituek diotenez, planetaren iparralde zein hegoaldeko desizotze masiboek geldiezina den igoera eragin dute. 

Itsasoen mailaren igoerak ez die soilik kostaldeei eragingo (mundu mailako tenperatura igotzen den gradu bakoitzeko hondartza bat desagertuko da); itsasoen izaera erabat aldatuko da, klima muturretara eramanez eta ezbehar klimatikoak hareagotuz. IPCCko adituek zehaztu dutenez, Groenlandiako eta Antartidako izotz kapa handiak urtu dira 2007tik 2016ra bitarte, aurreko hamarkadako desizozte erritmoa hirukoiztuz. Hala, itsasoaren igoera maila ere 2,5 aldiz azkartu da. 

IPCCko adituek diote 2100 urterako 43 zentimetro igoko dela itsasoaren maila (1902 eta 2015 urte bitartean 16 zentimetro igo zen). Dena den, bada eszenatoki ikaragarriago bat, hau da, negutegi efektuko gas isurketak egungo mailan mantenduta; gauden moduan jarraitzen badugu, itsasoaren maila 84 zentimetro igoko lirateke, eta metroa gainditzera ere iritsi liteke. Ondorioak? Laster ezagutuko ditugu, zoritxarrez.