Itsasoarekin lotutako emakume aitzindarien aipamena egiten duen artelana ikusgai Bilbon

Itsasmuseum-aren kanpoaldean ikus daiteke Idoia Leachek hiru kontainer industrial erabilita egin duen lana, itsas-historiako emakume garrantzitsuenetako batzuen izen-abizenak biltzen dituena.

Idoia Leache artistak irabazi du EHUk, Aurtenetxea Containers-ek eta Itsasmuseum Bilbao-k antolatzen duten Itsas Kontainerretan Egindako Esku-Hartze Artistikoen Lehiaketaren VIII.edizioa. Ekimen honen bidez salgaiak garraitzeko erabiltzen diren kontainer industrialetan esku-hartze artistikoak egitera bultzatzen dituzte Arte Ederretako ikasleak. Pintura, eskultura, ikus-entzunezkoak, performance-ak edo beste diziplina artistikoren bat erabili dezakete horretarako. 

Arte Ederretako ikasketak amaitu berri dituen Leache-ren lzena daukagu obra izan da garaile edizio honetan. Proiektuan kolore more ilunez pintautako bi edukiontzi handi jarri ditu gurutze bat osatuz, bata bestearen gainean, eta hirugarren txiki bat, zuriz pintauta diagonalean, bi metro eskasera. Emakumeek itsas-historian egindako lana bistaratu nahi du lan honekin, kontainerretan itsas arloan nabarmenak izan diren emakumeen izenak idatzita, euren ekarpena goraipatzeko. Arte- instalazioa urtebetez egongo da ikusgai Itsasmuseum-eko zabalgunean.

Obrarako aukeratutako hamabi emakumeak bere garaian aitzindariak izan dira gizonezkoen esparru profesionalean eta euren ahaleginarekin hurrengo belaunaldiei bidea irekitzen lagundu die. Honako emakume hauek ageri dira: