Itsaso-algekin sortutako plastikozko bilgarri biodegradagarria
Itsaso-algekin sortutako plastiko materiala garatu dute. Biodegradagarria izateaz gain aste gutxitan deskonposatzen da eta tenperatura altuekiko erresistentzia handia duela frogatu da.
Karibeko itsas-alga inbasore hau konpostagarria den plastiko bilgarri bihurtu dute. Leeds Unibertsitateko adituek lortu dute material hau algetatik abiatuta.
Sagarzo deitzen den alga honek molekula katea ohiko plastikoaren antzekoak dira. Ikertzaileek behatu dute alga hau azidotan eta gatzetan, zenbait kimikorekin batera nahastuz material lodi eta malgu bat lortzen dela.
Material hau ondoren ohiko plastikoaren film meharretan bihurtu dute eta tenperatura ezberdinekin zein jokabide duen behatu dute. Plastiko biodegradagarriak hilabeteak behar ditu konpostarekin batera guztiz ezabatzeko, batzuk baita urteak ere. Aldiz, material berri hau bi-hiru astetan degradatzen da.
Azkar deskonposatzen bada ere, material erresistentea da eta 230 gradu inguruko tenperaturak jasateko gai da. Gainera, material hau 10 egunez uretan utzi da, baina hala ere ez du inongo produkturik iragazki, eta beraz, produktu hezeekin modu seguruan erabili liteke.
Honekin ondorioztatu dute itsaso-algak izugarri moldaerrazak direla eta hamaika aplikazio izan ditzaketela. Orain, ikertzaileek material berri hau masan nola ekoitzi lezaketen ikertzen ari dira.