ISTORIO MISTERIOTSUAK (III): neskatoa eta eskua miazkatzen zion txakurra
Urrian zehar, asteazkenetan, Euskal Herriko zenbait istorio misteriotsuren berri emango dugu. Bigarren atalean, Iruñeko Nafarroako Museoan izandako gertaera paranormalez arituko gara.
Errealitatearekin zerikusi oro, kasualitate hutsa da, ala akaso ez!
Bazen behin, XIX. mende hasieran, gurasoez eta hamar urteko alabaz osatutako Mauleko familia bat. Neskatoa bakarrik sentitzen zen, ez zuen ia lagunik jolasteko eta orduak igarotzen zituen bere kasa. Egoera hau arintzeko, gurasoek txakurra oparitu zioten, konpainia izan zezan.
Egunez elkarrekin jolasean eta saltoka aritzen ziren, pozik, eta gauetan, txakurrak neskatoaren ohe azpian egiten zuen lo. Neskatoa esnatu eta beldurturik bazegoen, eskua ohe azpira erortzen uzten zuen, txakurrak miazkatu egiten zuen, eta neskatoak, lasaiturik, lo hartzen zuen berriro.
Ilargi beteko gau argitsu batean, neskatoa zarata arraro batzuen ondorioz esnatu zen: harramazka ozenen pareko zeozer entzuten zuen. Eskua atera zuen, eta txakurrak miazkatu egin zuen beti bezala, baina harramazkada soinuak entzuten jarraitzen zuen eta ez zen baretu.
Esna, zaratei adi, gelari begira gelditu zen, eta ilargiak ematen zuen argitasunaz lagunduta, gelako ispiluan zerbait idatzita zegoela jabetu zen. Ohe alboko kandelatxoa piztu eta honakoa irakurri zuen: “Ez dute txakurrek bakarrik miazkatzen”. Odolez idatzita zegoen.
Izututa, berriro eskua atera, ohe azpira bideratu eta miazkadak sentitzen zituen bitartean, gelako ateari erreparatu zion: lurrean, ate parean, txakurra hilik zegoen, odol putzu batez ingurutatuta.
Istorio misteriotsuak (I): Andresito, Gasteizko ogasunaren eraikineko mamu gaztea
Istorio misteriotsuak (II): Koilaratxoa airean Nafarroako Museoan