Israeleko parlamentuak homosexualitatearen aurkako bihurtze terapiak debekatzen dituen legea onartu du

Kneseet, Israeleko parlamentuak, homosexualitatearen aurkako bihurtze terapiak burutzea psikologoei debekatzen dien proiektua onartu du. Meretz presidenteak bultzatutako proposamena 42 legegilek babestu zuten eta 36 azaldu ziren aurka. Amir Ohana e Itzik Shmuli ministroak ere babestu zuen proposamena, bere homosexualitateaz garbi hitz eginez.

Proposamena onartzeko eztabaidan alde ultra-ortodoxotik kritika eta oihu ugari entzun ziren, baina legea aurrera atera zenean talde zentro-ezkerrak txaloka ospatu zuen. 

Horowith, proposamenaren bultzatzaileak, txalotu egin zuen legearen onarpena: Israelentzat albiste eta LGBT komunitate osoarentzat ere albiste txalogarria da. Aldaketa historikoa hastear da Israelen. 

Lege proiektu honek zehazten du psikologia ogibide dutenek ez dituztela bihurtze terapiak burutuko. Legea apurtzen duen terapeutari lizentzia kenduko zaio bost urtez. Izan ere, bihurtze terapiek benetako kalte psikologiko larriak eragin ditzakete eta baita pertsona bere buruaz beste egitera bultzatu ere. Ez dago orientazio sexuala bihurtzeko modurik, orientazio sexuala ez baita nahaste mental bat, giza ezaugarri bat baizik. 

Legeak Israeleko sare sozialetan eztabaida ugari sortu zituen posizio ezberdinak islatuz. Rafi Peretz Israelgo Hezkuntza ministroak gainera adierazi zuen homosexualitatearen aurkako bihurtze terapiek emaitza eraginkorrak izan zitzaketela. Zorionez ordea, hauek deuseztatzeko legea onartu du, aurrerapauso handi bat emanez, Israelgo Estatuak.