Islandiera arriskuan; erruduna, Internet

Egun, 300 mila hizlari besterik ez dira gelditzen; dirudienez, bertako gazteek ingelesa erabiltzen dute soilik.

Hizkuntza bitxia da islandiera. Irlako hizkuntza antzinako Eskandinaviako hizkeran oinarrituta dago, eta suediar, norvegiar eta daniarren artean ulertzen diren arren, horietako inork ez luke islandiera ulertuko. Bakarra da munduan, eta desagertzeko arriskuan dago.

 

Erabilera nabarmen jaitsi da, batez ere gazteen artean. Dirudienez, Interneten nagusi den ingelesa da horren zergatia. Gazteek ingelesa erabiltzen dute denerako, eta azkenean beren hizkuntza zokoratu dute. Ez dute behar.

 

 

Egun, 300 mila lagunek erabiltzen dute islandiera. Gainontzeko hizkuntza gutxituek ez bezala, orain arte islandierak ez du diglosia sistema baten barruan borrokatu behar izan, haurrek soilik islandiera ikasten dutelako eskoletan. Internetetik iritsi da beraz, hizkuntza menderatzailea.

 

Internetetik azkar batean zabaldu da ingelesa irlan; egun, informazio kartelak, menuak, jarraibideak... dena dago ingelesez, islandierarekin batera.

 

 

Islandia ez da arazo honi aurre egin behar dion herrialde bakarra; geroz eta gehiago dira ingelesaren mehatxua jasaten duten hizkuntzak: grekoa, hungariarra, poloniera... Soluzio zaila dauka, gazteek aisialdia ingelesez kontsumitzen dutelako, eta turismo masiboaren aro berriak ere, hizkuntza bakarra ahalbidetzen duelako. Eta gurean, zer gertatuko da?