Islandiak zure garrasiak nahi ditu
Estresaturik? Zure oihurik ozenena grabatu eta Islandiako paraje ikusgarrienetan zabaldu!
Pandemia honek estres pila eragin digu, eta amesgaiztoa oraindik ez da amaitu. Etxeko paretetan gordeta, ez da erraza antsietateari aurre egitea, eta garrasi egiteko gogoak pilatzea erabat normala da. Eta zure oihua askatzeko aukera izango bazenu?
Visit Iceland-eko arduradun Sigríður Dögg Guðmundsdóttirrek proiektu berria jarri du martxan; zehazki, munduko garrasiak bildu nahi dituzte, ondoren herrialdeko paraje ikusgarrienetan ezarritako bozgorailuen bitartez zabaltzeko. "Islandian erabat hutsik dauden paraje zabal eta ederrak ditugu, frustrazio guztiak lasai askatzeko leku perfektua dira, eta jendeak barruak husteko aukera eskaini nahi dugu".
Garrasi eta birao sorta botatzeko beharra sentitzen baduzue beraz, bisitatu Looks like you need to let it out web orria, grabatu zuen oihurik ikusgarriena, eta bidali! Grabatzen duzuena Festarfjall hondartza beltz ederran, Snaefellsjökull glaziar ikusgarrian edo aukeran izango dituzuen zazpi paisaia islandiar bakarti bezain harrigarrietan entzun ahalko da. Garrantzitsuena, barruak topera hustu eta gustura gelditzea da!