“ISLADAK”

K belaunaldiko talde erakusgarriena hirugarren diskora iritsi da. Izan zaitez zu (2004) eta Biluzik (2006) diskoen ondoren, Kauta inoiz baino helduago belarriratu zaigu. Adrian Elustondo (baxua), Gorka Mendizabal (bateria) eta Mikel Morenok (ahotsa eta gitarra) trebezia handia hartu dute intrumentuekin eta konposatzaile gisa. Horren froga da disko honen hasiera indartsua –oso abesti onak dira Etikaren korda eta Ez gara!-. Dena den, Helmugak nabarmentzen da kantu guztien gainetik: Kalifornian konposatu balute, mundu osoan hit handia litzateke kanta hori. Baina nork daki, agian noizbait…