Is a... session ****
Binilozko LP honek ere Jerome zigiluaren labela dakar. Diddley 50eko hamarkadako rnr-ak eta r&b-ak eman duten artista garrantzitsuenetarikoa da. Ezinbestekoa, esaterako, Roling Stonesen ibilbidean. Bo, baina, abeslari eta gitarra jotzaile bikaina ez ezik, estudioko instrumentista, konpositore, ekoizle eta talentu berrien ehiztaria ere izan zen. Lan honek bere alderdi ezkutu hori erakusten du bost artista eta talderen kantetan. Nabarmentzekoak dira Bily Boy Arnold eta Little Walter harmonika jotzaileen kantu biziak; gutxiago antzematen da, ordea, Bo-ren itzala Doo Woop taldeetan, bereziki nerabez osaturiko The Schoolboys taldearen doinu bakarrean.