Iruzur Spotifyri

Vulfpeck funk taldeak doako kontzertuz osatutako bira finantzatzeko modu bitxia aurkitu du. Spotify plataformara 31 segunduko hamar kantadun disko berria igo dute, eta zaleei eskatu diete behin eta berriz entzun dezaten. Jakina denez, Spotifyk dolar zentimo erdi ordaintzen die taldeei kanten entzunaldi bakoitzeko, eta Vulfpeck taldekoek momentuz 5.000 dolar eskuratu dituzte. Hainbeste zale al dituzte? Ez, kontua da kantek isiltasuna baino ez dutela, eta zaleek gauean lo egin bitartean etengabe erreproduzitzen dutela diskoa!