Iruña Rock eta Zeid Fest jaialdiak izango dira asteburuan
Nafarroa Arenan eta BEC-en hainbat talde eta artista izango dira.
Iruña Rock jaialdia izango da gaur eta bihar Nafarroa Arenan. Gaur, arratsaldeko seietan, hasiko da jaialdia Liher taldearekin. Bala bikotea, Su ta Gar, Narco, Banda Basotti, Kaotiko eta La Topadora arituko dira ondoren. Beste oholtzan, berriz, La Sonrisa Metalica, Corrosive, Deserrite eta Katanga Dub bandek joko dute.
Larunbatean, 16:00etan hasiko dira kontzertuak, eta honako hauek arituko dira: The Lizards, Huntza, Sons of Aguirre & Scila, Lagrimas de Sangre, Ciudad Jara, Natos y Waor, Jarfaiter eta Kaos Urbano. Cobardes, Lilo, Javi Robles eta MDR Madurgak ere parte hartuko dute.
Zeid Fest-en bigarren edizioa ere bihar, larunbata, egingo dute Barakaldoko BECen. Vicco, ZETAK, La M.O.D.A., Gozategi, Zahara Rave, Don Patricio, Nøgen, Esne Beltza, Txiltxoko, Samantha Hudson, Eñaut Elorrieta, Skabidean, Olaia Inziarte, Kerobia eta La Fúmiga izango dira bertan.