Irun Rock
Musika jaialdiak Irungo Ficoba hartuko du irailaren 27an. Aurtengoa bosgarren edizioa izango da, eta Zea Mays, Capsula, We Are Standard eta Belako taldeek bertan izango direla konfirmatu dute dagoeneko. Apirilaren 9an lehen 500 sarrerak jarri zituzten salgai, hamabost euroren truke.