"Irudien artean igerian" ikastaroa antolatu du Artiumek

Ignacio Moreno idazle eta zinema kritikoaren eskutik, 'Irudien artean igerian' ikastaroa antolatuko dute Artiumen martxoaren lehenengo asteburuan. Hedabideetako irudien mekanismoei eta horien ondorioei buruzko gogoeta egingo dute parte hartzaileek bertan.


Artiumek, Gasteizko Arte Grafikoen Euskal Zentro Museoak, alegia, martxan jarritako ekimena da. Egunero era guztietako euskarri eta sistemen bidez jasotzen dugun irudi uholdearen aurrean gogoeta ezinbestekoa landuko dute ikastaroan parte hartzen dutenek. Besteak beste, telebistaz, prentsa idatziz, publizitatez, Internetez, eta beste hainbat bitartekoz inguraturik igarotzen dugu eguna, eta horien aurrean jarrera kritikoa garatzeko helburua izango du ikastaroak.

Lantegi ikastaroa da, eta beraz, irudiak, publizitate irudikapenak eta gizarte hedabideetako autorretratuak analizatuko dituzte bertara hurbildutakoek. Gainera, erreprodukzio bideak eta artearen historia ere berrikusiko dituzte, kultura honen konplexutasuna aztertzeko.

Ignacio Moreno Serra


Artearen Historian lizentziaduna, idazlea, kultura eta zinema kritikoa, dokumentalista eta irudien esparruko ikastaro eta mintegien maizko koordinatzailea da. El Fusil Fotografiko kultura elkartearen kide izandakoak, hainbat argitalpen ditu: Colonizacion vegetal: nuevos territorios de la ciencia ficcion eta Chocolatinas Metafisicas: visiones de la infancia.

Gaur egun, Bostezo, Eines eta Levante EMV hedabideetan idazten du, eta kultura eta zinema kritikak egiten ditu Palomitas en los ojos izeneko blogean.

Ikastaroaren egutegia


Martxoaren 1ean eta 2an —osteguna eta ostirala—: 18:00etatik 21:00etara

Martxoaren 3an —larunbata—: 11:00etatik 14:00tara, eta 16:00etatik 19:00etara

Martxoaren 4an —igandea—: 11:00etatik 14:00tara

Datu gehiago


Prezioa: 40 euro (Artiumeko kideentzat, 20 euro)

Gainera: EHUko ikasleek kredituak lortu ahal izango dituzte