Irlandako emakumezko futbolariek gizonezkoen soldata berdina izango dute

Futbolean soldata berdintasuna iragartzen duen seigarren herrialdea bilakatu da honela Irlandako Errepublika.

Irlandako Futbol Elkarteak pasa den astelehenean iragarri zuen talde maskulino eta femeninoek soldata berdina izango dutela hemendik aurrera. Erabakia Seamus Coleman eta Katie McCabe kapitainekin batera hartu zen. Honela, gizonezkoen soldatak jaitsiko dira emakumezkoen maila berdinean egon daitezen. "Irlandar futbolarentzat egun handia da hau. Akordio honekin pauso bat aurrera eman dugu, munduari batasuna erakutsiz eta gizonezko eta emakumezko nazioarteko futbolariei aukera berdinak eskainiz", aipatu du McCabe kapitainak. 

"Seamus Coleman eta bere taldekoek ere merezi dute aipamena, gai honetan ausartak izan eta babesa emateagatik" gehitu du McCabe-k. Coleman-ek erabakiaren harira hitz onak besterik ez ditu izan: "Izugarri pozik gaude gure nazioarteko jokalariak modu berdin eta justuan tratatuak izan daitezen laguntzen ari garelako".

Honela, Irlanda futbolean soldata berdintasuna iragartzen seigarren herrialdea bilakatu da Brasil, Ingalaterra (Erresuma Batua), Australia, Norvegia eta Zeelanda Berriarekin batera.