“Irekitako kanila” artelana

Mark McGowan artista britainiarrak 15 milioi litro ur xahutu nahi zituen “irekitako kanila” artelanean. McGowanek Londresko House Gallery arte-galerian kanila bat urtebetez irekita utzi nahi zuen, ura xahutzearen kontra protesta egiteko. McGowanek arte-galeriako kanila ireki zuen, baina, Thames Water ur-hornitzaileak McGowan epaitegira eramango zuela esan zuenean, artelana bertan behera geratu zen.