Irantzu Pastorri elkarrizketa Sinadurak kultur espazioan
GAZTEZULO aldizkariko argazkilariaren ibilbideari errepaso ederra eskaini diote; tartean, otsaileko protagonista Eneko Sagardoy aktoreari egindako argazki sesioa ikusi daiteke.
Kultur adierazpenerako espazio libre eta anonimoa da Sinadurak.tv, lurraldearen potentzial artistikoa agerraraztea helburu duena. Bertan, hainbat kultur eragile, artista eta kultur munduko langile elkarrizketatzen dituzte aldiro, eta gaurkoan Irantzu Pastor GAZTEZULOko argazkilaria hautatu dute protagonista moduan.
Irantzuk urtebete baino gehiago darama gure aldizkarian kolaboratzen, eta aurretik ere lan mardula egin izan du, bere kamerarekin gai sozialak eta gatazka egoerak erretratatuz, dela Kolonbian, Palestinan edota Indian, Sinadurak.tv-ren erreportajean azaltzen duten moduan. Argazkilari dokumentalista lanekin batera, Pastorrek komunikabideekin kolaboratzen du argazkilaritza editoriala landuz, eta hori gutxi balitz, argazkilaritza artistikoa ere lantzen du, erretratu bikainak ateraz.
Sinadurak kultur espazioak landutako erreportajean, Indiako esperientzia kontatzeaz gain, GAZTEZULOko otsaileko protagonista Eneko Sagardoy aktorearekin egindako argazki sesioa ikusi daiteke; ez galdu!