Irakurzaletasuna sustatzeko saioa haurrentzat Donostian

Lehen eta bigarren hezkuntzako haurrei zuzendutako saioa izango da eta irakurtzeaz gain, ipuinak edo bestelako ahozko testuak entzuteko aukera izango dute bihar Urgulleko Udako Liburutegian.

Zeu Irakurle, gu kontalari saioa izango da bihar, 18:00etan, Urgulleko Udako Liburutegian. Eguraldia lagun izanez gero, liburutegiko atarian egingo duteLehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako jarduera da, irakurzaletasuna eta euskara modu ludikoan bultzatzeko asmoz. 

Haurrek irakurtzeko aukera izango dute, baita ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste kontu batzuk entzuteko ere. Hori guztia euskaraz eta giro goxoan izango da, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik. 45 minutuko iraupena izango du saioak.

Doan izango da, baina  izena eman beharko da aldez aurretik haurliburutegia@donostia.eus posta elektronikoaren bidez.  Beranduenez bihar eguerdiko 13:30era arte eman ahalko da izena. 10 ume izango dira gehienez taldean, heldurik gabe.

Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Informazio gehiago eskatzeko zeuirakurleurgull@gmail.com helbidera idatzi behar da.