Irakasle izan nahi duzu? Adi UEU-ren masterrari

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izatekotan bazabiltza adi jarraian topatuko duzun informazioari.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du master hau 2020-21 ikasturtean. Ikasleen garapen-alor ezberdinekin lotutako ondoko espezialitateak eskainiko dira: Giza eta Gizarte ZientziakHizkuntza eta LiteraturaNatur Zientziak eta Matematika.

Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.

Online modalitate honetan, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez emango dira. Ikasketak burutu eta ebaluatzeko behar dituen tresna eta baliabide guztiak eskura izango ditu uneoro bertan ikasleak.

Modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskainiko du: berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea izango da, ikasleak aukeratutako hezkuntza zentroan burutuko duena modu praktikoan.

Ezaugarriak

 

HARREMANETARAKO

Masterraren arduraduna:
Aitzol Astigarraga
a.astigarraga@ueu.eus