Irakaskuntza utzi eta borroka librean hasi

Matthew Kayek, New Yorkeko Benjamin Cardozo High School-eko irakasleak, irakaskuntza utzi du, borrokalari profesionala izateko. Giza zientzietako irakaslea zen bitartean, borrokalari izateko prestakuntza egin zuen Kayek, eta orain zilipurdika ibiltzen da ring-ean, “Macho Man Matt Striker” goitizenarekin.