Iraileko zenbakia, ostiralean kioskoan

Eunate Agirre Sopelako bodyboarderra elkarrizketatu dugu. Munduko Txapeldun izan nahi du Agirrek, joan den urtean txapeldunordea izan eta gero. Macaco musikariak ere hitz egin du GAZTEZULOrekin; Azpeitin eta Gasteizen abestu ondoren, irailean Bermeon izango da eta urrian, Donostian.


Iruditan atalean, Sigfrido Koch Arruti argazkilari zenari eskainitako erakusketa -Donostiako Kutxa Boulevarden zabalduko dute irailaren 10ean- irakurri ahal izango duzu. Bestalde, Iosu Larrarte modelo eta arraunlariak -Jose Luis Kortaren aginduetara dabil Kaikun-, sexu elkarrizketan bere burua biluztu du.