Irailaren 9an, Kantujira Nazionala Tuteran

Aurtengoa Nafarroako Konkistaren V. mendeurrena da, eta dagoeneko hamaika ekitaldi antolatu dituzte orduko hartan gertatutakoa gogoratzeko. Irailaren 7tik 9ra, halaber, Tuterak hartuko du lekukoa, eta Kantujira Nazionalarekin amaituko dituzte hiru eguneko jarduerak. Bizardunak taldearen kontzertua ere ez da faltako.


Erriberak ere bat egingo du irailean Nafarroako konkistaren harrira antolatutako ekitaldiekin. Irailaren 7an bertan hasiko dituzte jarduerak Tuterako bertako Castel Ruizen hitzaldiarekin. Konkistatuak baina ez garaituak mintzaldia eskainiko du.

Larunbatean, irailaren 8an, Bizardunak taldearen kontzertua izango da Tuterako Lizeoan iluntzeko 10:30etatik aurrera. Talde nafarrak bere folk rock doinu indartsuak eskainiko ditu bi orduko kontzertuan.

Irailaren 9an azkenik, Kanturija Nazionala egingo dute. Goizeko 10:00etan hamaiketakoarekin hasiko dira, eta 12:00etan Tuterako lizeotik irtengo dira soinujoleak, txistulariak, trikitilariak, zanpantzarrak, dantza taldeak… Foruen plazara bidean. Bertan manifestua irakurri eta Lizeoan amaituko dute ibilbidea.

Azkenik, 14:30etan, bazkari herrikoia egingo dute Lizeoan, eta kafe-kontzertua ondoren. Bertara joan nahi baduzu, eman izena lehen bait lehen. Eta hurbildu girora!

Bazkaria


Bazkari herrikoiean parte hartu nahi baduzu, deitu honako telefono zenbakira eta egin erreserba. Tiketek 18 euro balio dute.
Telefonoa: 646 43 17 11 (Fontso)