Ipuin erotikoen lehiaketa martxan

Basauriko Euskarabila Elkarteak eta Txalapartak antolatutako 13. Ipuin Erotikoen Lehiaketa martxan da, eta interesa dutenek apirilaren 21era arteko epea dute lanak aurkezteko.


Aurten ere Euskarabila Elkarteak antolatutako ipuin erotikoen lehiaketa martxan da. Lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 21a da. Lanek 2 orrialde eta 10 orrialde arteko luzera izan behar dute, eta Euskarabila elkartera bidali behar dira: Euskarabila elkartea, 146 Posta Kutxa 48970 Basauri edo euskarabila@topagunea.com helbide elektronikora.
Lehiaketaren irabazleak 500 euro bereganatuko ditu, eta bigarrenak 300 euro. Basauriar batek bidalitako ipuin onenak ere saria jasoko du: 200 euro.