Iparraldeko sortzaileei zuzendutako EKE-Elkar literatura bekaren deialdia egin dute

Nerabeentzako lanak aurkeztu beharko dira ekainaren 30era bitarte.

Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak EKE-Elkar Literatura Bekaren lehen edizioa abiatu zuten 2021ean, eta orduko hartan Adur Larrea ziburutarrak irabazi zuen, Lurbinttoko ohoinak komikiarekin. 

Oraingoan bigarren edizioa jarri dute martxan eta 6.000 euroko beka eskainiko dute, euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzenduta.

Nerabeentzako narrazioa hautatu da aurtengoan, eta eleberria, eleberri grafikoa edo ipuin bilduma izan daiteke. 

Ekainaren 30era arte aurkez daitezke proposamenak. Epaimahaiak uztailaren 31 baino lehen jakinaraziko die erabakia hautagaiei. 

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.